Ekainaren hasieran sartuko da indarrean TAO

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 23a

Azken asteetan ez da martxan izan TAO, alarma egoera dela-eta. Udalaren asmoa da zerbitzua martxan jartzea ekainaren 1etik aurrera, udako denboraldiko baldintzekin, azken urteetan izan den moduan.

Horren aurretik hainbat prestaketa lan egin nahi dituzte, eta horien berri aurrerago emango duela aurreratu du Xabier Txurruka alkateak. Oraingoz, jakinarazi du Kortazar eta Eguzki-Izar izango direla udako eguneko aparkalekuak, eta dagoeneko garbiketa lanetan ari direla udaleko langileak, ekainaren hasierarako prest egon daitezen.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide