Gaurko udalbatzarra online ikusteko aukera dute herritarrek

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 14a

Zarauzko Udalak Youtubeko bere kanalean eskainiko du udalbatzarra gaur iluntzean. Ezohiko saioa da, eta Eusko Trenbide Sarearen eta Zarauzko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena lehenestea bozkatuko dute, tren geltoki berriaren eta trenbide azpiko pasabidearen eraikuntza bermatzeko.

Arinaldiaren lehenengo fasean gaudenez, osasun eta segurtasun neurriak bermatze aldera, gaurko udalbatzarra ere telematikoa izango da, eta publikoari itxita. 19:00etan hasiko da, baina herritarrek zuzenean jarraitzeko aukera izango dute Zarauzko Udalak Youtuben duen kanalean.

Ezohiko udalbatzarrean gai garrantzitsua bozkatuko dute, gainera: Eusko Trenbide Sarearen eta Zarauzko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena lehenestea landuko dute, tren geltoki berriaren eta trenbide azpiko pasabidearen eraikuntza bermatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide