Ezohiko batzarra egingo dute ostegunean telematikoki

Zarauzko Hitza

Martxoan eta apirileko ohiko bilkurak bertan behera geratu ziren larrialdi egoeragatik. Orain, arinaldiko lehen fasean sartuta, ezohiko udalbatzarra deitu dute ostegunerako. Batik bat, Eusko Trenbide Sarearen eta Zarauzko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena lehenestea bozkatuko dute, tren geltoki berriaren eta trenbide azpiko pasabidearen eraikuntza bermatzeko.

Oraindik ere, osasun eta segurtasun neurriak bermatze aldera, batzarra telematikoa izango da, eta publikoari itxita. 19:00etan hasiko da

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide