ZarautzOnen sareko bigarren solasaldia, asteartean

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 10a

Fernando Fantova.

Celina Pereda medikuak eta Fernando Fantova gizarte-aholkulariak hartuko dute parte egitasmoan, 18:30etik 20:00etara.

Solasaldiak koronabirus garaian egitasmoari jarraipena emanez, ZarautzOn elkarteak ekitaldi berri bat antolatu du datorren astearterako, maiatzaren 12rako. Osasuna eta Komunitatea, gainera datorkiguna! izenburua jarri diote, eta bertan hartuko dute parte osasun publikoan eta osasunaren sustapenean aditua den Celina Pereda medikua eta bestalde Fernando Fantova gizarte-aholkularia eta gizarte-politikako erakundeen eta gobernuen aholkulariak.

Biak adituek egungo gaiaren inguruan hausnartuko dute, eta ZarautzOn elkartearen sareko kanaletan –Nirestream eta Youtube-ko gure kanaletan– jarraitu ahal izango da zuzenean 18;30etik 20.00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide