Ohiko ordurtegiarekin hasiko da hiribusa bihartik aurrera

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 10a

Astelehenean, deskonfinamenduaren lehen fasean sartzearekin batera, Zarauzko Hiribusak bere ohiko ordutegia berreskuratuko du. Erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko, halere, ezohiko neurriak jarriko dituzte martxan

Hartu beharreko neurriak
- Maskaren erabilpena derrigorrezkoa izango da.

- Autobuseko bidaiari kopurua mugatu egingo da: gehienez, 15 bidaiari (7 eserita eta 8 zutik).

- Bidaiariek beraien artean eta gidariarekin 2 metroko segurtasun tartea mantendu beharko dute.

- Autobusera sartu eta ateratzeko, atzeko bi ateak erabiliko dira.

Neurri hauek era egokian egiteko, erabiltzaileen ardura eta laguntza eskertuko da. Ordutegiak, ohi bezala, www.zarauzkohiribusa.org webgunean kontsultatu daitezke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide