Astelehenetik aurrera hasiko dira elizkizunekin, osasun neurriak hartuta

Zarauzko Hitza

Lehen fasean elizaren aforoa %30era mugatuta egongo da. Ohiko mezak asteburuan egingo dituzte Parrokian, Frantziskotarretan eta san Pelaio ermitan. Hileta elizkizunak, aldiz, egokitzen diren egunetan.

ORDUTEGIAK ETA JARRAIBIDEAK

  1. Ordutegi hauetan izango dira elizkizunak:
    - Larunbat arratsaldetan, 19:00etan, Parrokian, euskaraz, eta 19:30ean, Frantziskotarretan, gaztelaniaz.
    - Igandean, 10:00etan, euskaraz, eta 12:00etan, gaztelaniaz, Parrokian; 12:00etan, San Pelaio ermitan; eta 12:30ean, euskaraz, Frantziskotarretan.
    - Hileta elizkizunak, 19:00etan, Parrokian, eta 19:30etan, Frantziskotarretan.

  2. Adinagatik edo osasunagatik arriskua dutenei etxean geratzeko gomendatzen diete, eta meza telebistaz ikusteko.

  3. Derrigorrezkoa ez bada ere, gomendagarria da elizara etorri nahi duenak bere maskararekin etortzea. Ate handiak zabalik egongo dira. Ezinbestekoa izango da sartzean eta ateratzean eskuak garbitu eta esertzeko laguntzaileen oharrak jarraitzea.

  4. Lehenengo fasean elizaren aforo herena izango da erabilgarri. Bozgorailua egongo da, eta nahi duenak zimitoriotik elizkizuna jarraitu ahal izango du.

  5. Eliza inguruan jendea pilatzea komeni ez denez, elizatik ateratzerako ere laguntzaileen oharrak jarraitu beharko dira.

  6. Elizkizunen ondoren eserlekuen desinfekzioa egingo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide