Koronabirusak eragindako krisialdiak herritik mugitu ezina ekarri die biztanle guztiei. Dena dela, badira herri batetik besterako mugetatik gertu bizi diren herritarrak Urola Kosta eskualdean. Besteak beste, Aia eta Orio arteko mugan bizi den Xabier Etxeberria zarauztarra eta Elkano auzoan bizi den Naiara Kaperotxipi.