-1-
Ibai dijoa abiaduran
gaindituz hainbat arazo
Helburua lor dezake noski
Bere zain dago Itsaso
-2-
Asier aspalditikan dabil
sortu nahirikan ezbaia
Baina alferrik arituko da
Orain bai dator Amaia
-3-
Juanek ezin ulertuz, zalantzak
askotan izaten ditu
Sarri esaten diotelako
Juan nahi baduzu gelditu
-4-
Eki eta Izar bikotean
arrazoia banatzean
Bat egunez azaltzen delako
ta bestea iluntzean
-5-
Xuan, Unax ta Axunek dute
oinarri guztiz berdina
Baina bakoitza bere bidetik
abiatzen da. Jakina!!
-6-
Haizearen ohiko jarrera
freskua edo epela
Ekaitzekin elkartu ondoren
oso bortitza,Itzela!!
-7-
Ametsek ere izan dezake
aukeratzean zalantza
Nire ustetan bikotekide
egokia Esperantza
-8-
Zuhaitzentzako egokiena
Hau da pentsatzen dudana
Babestua sentiarazteko
izan daiteke Oihana
-9-
Lore ere sentitu daiteke
babesikan gabe antza
Egoera hori gainditzeko
lagungarri du Arantza
-10-
Haritz beti tente ta serio
soa hona eta hara
Itxura asko alaitzen zaio
hurbiltzen bada Enara
-11-
Beste bikote sendo bezala
hor doa aukeraketa
Aproposenak izanik Harkaitz
eta Harritokieta
-12-
Egitasmoak burutze asmoz
saiatu izan da Nahia
Kemenekin bat egin duenez
heldu da lorpen garaia