Beste egoiliar batek gainditu du COVID-19a Santa Anan

Zarauzko hitza 2020ko mai. 7a, 18:41

Santa Ana egoitza

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur emandako datuen arabera, hiru egoiliar sendatu dira Zumaiako Otezurin, eta bat Zarauzko Santa Ana egoitzan.

Lau sendatu berri iragarri ditu Urola Kostan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hain zuzen, COVID-19a gainditu dute Zumaiako Otezuri egoitzako hiru egoiliarrek, eta Santa Ana egoitzako batek.

Azken orduetan 28 lagun gehiago sendatu dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Gainera, Tolosako Iurreamendi egoitza COVID-19 gabe geratu da gaur, azken bi kutsatuek alta jaso ondoren. Arrasateko egoitzan berriz, egoiliar bat zendu da, eta bost kutsatu berri atzeman dituzte.

Aldi berean, suhiltzaileek, DYAko boluntarioek eta ekipo espezializatuek berriro desinfektatu dituzte Otezuri eta Santa Ana egoitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide