Biruslandia sateliteko biztanleak, arraza berezi-berezia zen, denak buru gainean koroia zutela jaiotzen ziren.
Oso langileak zirenez, ugalketarakoez zeukaten inongo arazorik.
Beraien kezka nagusia eta eguneroko lana unibertsoa ondo zihoan kontrolatzea zen.
Egun batean, ikusi zuten lur planeta ez zebilela ondo, bere birak azkarregi ematen zituela.
Hori ez zaigu inori komeni, deskonpentsatu egingo da gure Eguzki Sistema.
Elkartu ziren, eta lur planetara joatea pentsatu zuten.
Bere dronak hartu eta milaka eta milaka birus gure planetara etorri ziren.
Famili askoren etxeetan azaldu ziren, baina hori ez zela zuzena pentsatuz, lurtarrei beste aukera bat ematea pentsatu zuten.
Egurra lortu, eta bina taula elkartuz, 'Natura Legeak' bertan idatzi ondoren, munduko mendi tontor guztietan laga zituzten.
Hori egin ondoren, beren sateliterantz abiatu ziren
Pixkanaka, alpinistak eta mendizaleak aurkitzen joan ziren. Hala, denak 'Natura Legeak' ikasi eta haurrei irakatsi zieten.
Ondoren, zoriontasuna gure planetan nagusitu zen, eta Naturak eskertu zuen.