Autokarabanentzako gunea prestatzen hasi dira Abendañon

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 5a

Lur eremua prestatzen Abendañon. (@XabiTxurruka)

Autokarabanentzako aparkalekua Abendañon dago gaur egun, eta aurtengo udan ere hantxe jarraituko du, baina espazioa zabaldu egingo dute ondoko partzelara. Dagoeneko eremua prestatzen hasi dira, Xabier Txurruka alkateak bere sare sozialetan iragarri duen moduan.

Otsaileko itsasaldiak moilako horma zati bat zulatu zuenean, Zarauzko Udalak partida aldaketak egin behar izan zituen urteko aurrekontuan, eta Itsasmendi auzoan eraikitzea aurreikusita zeukan autokarabanentzako aparkalekuko inbertsioa kalteek eragindako gastuetara bideratzea.

Abendañoko lursaila udalarena da, eta etorkizunean udal brigadaren eraikina egiteko erabiliko da. Bien bitartean, ordea, hantxe egingo dute autokarabanentzako aparkalekua, baina udalak ez zuen baztertu otsailean iragarri zituen partida aldaketetan aurrerago aparkaleku hori Itxasmendin kokatzeko aukera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide