Zarauzko Santa Ana adinekoen egoitza albiste izan da azken asteetan, bertako 20 adineko inguru hil direlako COVID-19 birusaz kutsatuta. Arraio Irratiko Gauerdiko eztula irratsaioan elkarrizketatuko dute egoitzako langile bat; hain zuzen, kutsatuta egon den sukaldaria.
Saioa 21:00etan hasiko da, FMko 99.3n.