Urola Kostako herritarrek aire zabalean egin dituzte gaur kirola eta paseoak

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 2a, 14:45

Koronabirusarengatik konfinamendua ezarri zutela zazpi aste dira, eta gaur da harrezkero 14 urtetik gorakoek kirola edota pasiera egitera ateratzeko aukera izan duten lehen eguna. Bi ordu tarte ezarri dituzte horretarako, eta goizeko tartea behintzat ondo aprobetxatu dute Urola Kostako herrietako bizilagunek. Asko eta asko izan dira oinez, korrika edo bizikletan –parapentean ere bai bateren bat– eskualdeko kale, pasealeku, bidegorri, mendi eta errepideetan ibili direnak.

Koronabirusarengatik konfinamendua ezarri zutela zazpi aste dira, eta gaur da harrezkero 14 urtetik gorakoek kirola edota pasiera egitera ateratzeko aukera izan duen lehen eguna. Bi ordu tarte ezarri dituzte horretarako, 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara (hainbat baldintza kontuan hartuta, beti ere), eta goizeko tartea behintzat ondo aprobetxatu dute Urola Kostako herrietako bizilagunek. Asko eta asko izan dira oinez, korrika edo bizikletan -parapentean ere bai bateren bat- eskualdeko kale, pasealeku, bidegorri, mendi eta errepideetan ibili direnak. 

Hona hemen goizak utzi dituen irudiak, bideoan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide