Larrialdi egoera luzatzen ari dela ikusita, eskolako lanak etxean ongi egiteko oztopoak dituzten haurrei eta nerabeei laguntzeko ekimena jarri dute abian herrian. Jende askoren artean sortu da laguntza sare hau: AEK-ko haurren irakasleak, zaintza sare herrikoia eta azken urteetan parrokiako lokaletan laguntza ematen duen Ikaslagun taldea, hain zuzen ere.
Dagoeneko 29 boluntario hasi dira lanean 32 ikaslerekin, eta jakinarazi dute beste bederatzi dituztela beraien deiaren zain. "Artatu nahi dugun jende kopurua handitzen ari zaigu, LH osora iritsi nahi baikenuke". Hori horrela, boluntario berriak animatu nahi dituzte ekimen honetara batzera. Beraiekin harremanetan jartzeko, idatz ezazu mezu bat 635 74 06 96 (Irati Txapartegi) telefono zenbakira, whatsapp edo telegram bidez.