Sindikatuek beharginak gonbidatu dituzte elkarretaratzeak, isilaldiak edo eserialdiak egitera. Zarauzko Elektro Tazek, esaterako, argazkia atera du aldarrikapenekin bat eginez. Etxean daudenei ere luzatu diete deia sindikatuek, argazkiak eta bideoak ateratzeko, eta ondoren zabaltzeko #BizitzaDefendatu traola erabilita. Bestalde, leihoetan eta balkoietan xingola beltzak jartzeko deia ere egin dute, "lanagatik hil edo gaixotu direnekin elkartasuna adierazteko".