Santa Ana egoitzako bi egoiliarrek alta medikua jaso dute

Zarauzko hitza 2020ko apirilaren 24a

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur arratsaldean emandako datuen arabera, Zarauzko Santa Ana egoitzako bi egoiliarrek koronabirus gaitza gainditu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak berri onak eman ditu argitara arratsaldean: Zarauzko Santa Ana egoitzako bi egoiliarrek mediku alta jaso dute, COVID-19 gaitza gainditu ostean.

Gipuzkoako egoitzetako datu orokorrei dagokionez, hogeita hiru egoiliarrek jaso dute mediku alta. Oraindik, ordea, hildakoen eta kutsatu berrien zifrak gora jarraitzen du: azken orduetan lau pertsona hil dira probintziako egoitzetan, eta sei positibo berri atzeman dituzte.

Eider Mendoza foru bozeramaileak adierazi du aurrera jarraitzen dutela suhiltzaileek egoitzetan egiten dituzten desinfekzio lanek. DYAko boluntarioekin eta logeletan talde espezializatuekin elkarlanean egiten dituzte lan horiek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide