Noraino joan daiteke umeekin?

Zarauzko hitza 2020ko api. 25a, 09:30

Igandetik aurrera umeek egunean ordubetez atera ahal izango dute. Gaindegiak mapa bat egin du etxeen kilometroko erradioak kalkulatzeko. 

Igandetik aurrera umeek egunean ordubetez kalera ateratzeko aukera izango dute. Denbora tartea ez ezik, eremua ere mugatuta izango dute horiek; izan ere, etxetik kilometro batera urrutienez eta 09:00etatik 21:00etara bitartean atera ahal izango dute 14 urtetik beherako umeek eta gaztetxoek. Baina zer eremu hartzen du etxetik kilometro batek? Gaindegiak mapa bat egin du tokian tokiko etxeen kilometroko erradioak kalkulatzeko. Mapan herria aukeratu behar da aurrena, eta norbere etxean klik eginda, handik haurrekin noraino joan daitekeen zehazten du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide