Bere urtebetetze egunean Ekaitz Sirventi elkartasun mezuak igortzeko deia egin dute

Zarauzko Hitza 2020ko apirilaren 24a

Iazko Elkartasun Eguneko talde argazkia. (Utzitakoa)

Herriko talde batek sare sozialen bidez animatu ditu herritarrak Ekaitz Sirvent preso zarauztarra zoriontzera.

Astelehenean, apirilaren 27an, izango da Ekaitz Sirvent preso politiko zarauztarraren urtebetetzea. Bera da ETAkide izatea leporatuta preso jarraitzen duen zarauztar bakarra, eta egun berezi horretan elkartasuna Mont de Marsaneraino iristea nahi du herriko talde batek.

Horretarako, deia zabaldu dute argazki edota bideo bat igotzeko sare sozialetara astelehenean, Sirvent zoriontzen, ondoko traolak erabilita: #ZorionakEkaitz eta #EtxeanNahiDitugu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide