Iban Zabalza: "Landareak botatzen ari gara egunero"

Zarauzko hitza 2020ko api. 21a, 18:32

Ostalaritza itxi zenetik, Blasenea mintegia ostalaritzarako ekoizten dituzten landareak botatzen ari da, eta ez dituzte hazi gehienak ereingo, jatetxeak noiz irekiko diren jakin arte.

“Apustu handia egin genuen ostalaritzarekin; belar eta landare oso berezietan espezializatu ginen, lore jangarrietan adibidez”

 

“Alarma egoeraren lehen egunetan ezezagunen deiak jasotzen hasi ginen, eskaerak etxera bidaltzeko aukeraz galdezka. Geroago, betiko eta urte osoko bezeroek deitu zuten, kezka berarekin, eta horrek bihotza ikutu zigun. Beraz bidalketak etxera egiteko aukera zabaldu genuen"

 

“Egun batetik bestera aldatu dute azokak itxi eta berriro ere zabaltzeko erabakia. Gure sektorea primarioa, txikia eta politiko askorentzat garrantzitsua ez den arren, erabakiak ongi pentsatu behar dira"

 

“Gureak ez dira egun batetik bestera fabrikatzen diren torniloak.Ostalaritzak produktu oso berezi bat nahi du, tamaina eta testura jakin batekoa. Jatetxeak noiz irekiko diren jakin behar dugu, haziak ereiteko”

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide