Kultur edukirik ez gaur eta bihar 'Zarauzkohitza.eus'-en

Zarauzko Hitza 2020ko apirilaren 21a

Urolako Komunikazio Taldeko hedabideek, tartean 'Zarauzkohitza.eus'-ek, errespetatu egingo dute 1.000 euskal kulturgile inguruk egindako eskaria; alegia, apirilaren 21ean eta 22an inork ez dezala sarean kultur edukirik partekatu. Kulturgileek greba digitalera deitu dute bi egun hauetarako, itxialdiaren eraginez kulturaren sektoreak bizi duen egoera salatzeko eta euskal herritarrak gogoetara bultzatzeko.

Greba digitala egingo dute gaur eta bihar ia 1.000 sortzaile, kulturgile eta artistak. Alegia, itxialdia hasi zenetik sareetan doan egiten ari diren lana bi egunez baztertu egingo dute euskal kulturgileek, gizartea eta agintariak ohar daitezen beren egoeraren larriaz. Aurreko astean egin zuten deialdia, eta hedabideei ere eskatu zieten ez zezatela kultur edukirik partekatu bi egun hauetan. Urolako Komunikazio Taldeak, tartean Zarauzkohitza.eus-ek, errespetatu egingo du eskari hori, eta gaur eta bihar ez du kultur edukirik partekatuko nahiz sortuko sareetan.

Hala, egunotan ez da Etxetik Mundura saiorik egongo, eta Enoken zintak papereko edizioan soilik ikusi ahal izango ditu irakurleak.

Aurreko egunetan, eskualdeko zenbait sortzaileren adierazpenak bildu ditugu:

-Iraia Elias eta Yoseba Peña

-Malen Amenabar (Txakur Gorria)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide