Zarauztarren desplazamenduak, kontrolatuta

Zarauzko Hitza 2020ko api. 20a, 15:38

Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak herritarren mugimenduen datuak plazaratu ditu. Espainiako El Pais egunkariak mapa bat osatu du ministerioak ateratako datuekin, eta bertan ikus daitezke ehunekoak.

Hilabete gutxian errotik aldatu da herritarren eguneroko bizimodua, eta horren erakusle dira Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak plazaratu dituen azken datuak. Guztira, hamar milioi telefono mugikorren geolokalizazioa ikertu du ministerioak, eta Espainiako El Pais egunkariak ikerketa horretan oinarritutako herriz herriko datuak jaso ditu mapa batean

Bertan ikus daitekeenez, martxoaren 29tik apirilaren 5era bitartean, zarauztarren %62k ez zuen desplazamendurik egin; otsaileko datuekin alderatuta, %30 igo da kopuru hori –erosketak egitera, lanera, medikuarenera eta familia bisitatzera joatea hartu dira kontuan desplazamenduetan–.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide