#NiEtxeanZaintzenNaiz

Gazteei zuzendutako kirol saioak, gaurtik aurrera ikusgai

Zarauzko hitza 2020ko api. 20a, 10:30

Urolako Komunikazio Taldeak eta Zarauzko Udalak elkarlanean sortutako saioak dira, eta 10:30ean eta 17:30ean botako dira egunero Erlon. Zarauzko Hitzan ere ikusi ahal izango dira bideo bidezko kirol saioak. 

Konfinamendu egoeran herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko asmoz, Urolako Komunikazio Taldeak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, adinekoei eta helduei zuzendutako bideo bidezko kirol saioak eskaintzen hasi ziren orain aste batzuk. Bertan, Aritzbatalde kiroldegiko begiraleek hainbat ariketa proposatzen dituzte. Adinekoenak 11:00etan eta 18:00etan botatzen dira Erlon; helduenak, aldiz, 11:30ean eta 18:30ean. 

Bideo horien arrakasta ikusita, gaurtik aurrera, etxeko gazteenei zuzendutako bideoak eskainiko dituzte Erlok eta Zarauzko Hitzak, Udalarekin elkarlanean. Saioak 10:30ean eta 17:30ean botako dira egunero Erlon, eta Leire Arana Kirol Zinegotziak azadu duenez, "spinning, zumba edo total training saioak eskainiko dituzte, besteak beste, begiraleek". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide