Aste Santuko oporraldia gaur amaitu da ikasleentzat, eta berriro ere ikasketa prozesura itzuli dira eskualdeko milaka eta milaka ikasle. Ikastetxeetako haurrek eta gaztetxoek ez ezik, Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateko ikasketak egiten ari direnek ere gaur ekingo diote berriro ikasturteari. Zumaian, ordea, asteazkenean hasiko dira berriro martxan ikasleak, sasoi honetan santelmoak ospatu ohi dituztelako. Dena dela, ezohiko moduan jarraitu beharko dute denek ikasten: etxetik.
Egoera honetan, selektibitatea egin behar duten ikasleak ari dira nabaritzen zailtasunik handienak. Uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dute azterketa horren lehen deialdia, eta uztailaren 20tik 22ra ezohiko deialdia. Gaiaren inguruan erreportajea osatu zuen joan den astean UROLA KOSTAKO HITZAk.