Koronabirus kasuak hautematen jarraitzen dute Urola Kostan, baina egunez egun murrizten ari da kasu berri kopurua. Hala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, bi kasu berri atzeman dituzte azken orduetan eskualdean; bat Zarautzen eta bestea Azkoitian. Eskualdeko beste herrietako positibo kopuruak berdin jarraitzen du.
Hala, honako hauek dira, herriz herri, kontaketak hasi zirenetik positibo eman dutenen kopuruak: 111 Zarautzen, 47 Zumaian, hamasei Orion, hamalau Azkoitian, bederatzi Azpeitian, lau Zestoan, hiru Aian eta Getarian, eta bi Aizarnazabalen. Beizaman eta Errezilen, oraingoz, ez dute kasurik atzeman.
Azken datuak kontuan hartuta, eskualdean 209 lagun kutsatu dira COVID-19arekin kontaketa abiatu zutenetik, baina positibo eman zutenetako hainbat sendatu dira dagoeneko, eta beste batzuk hil ere egin dira. Beraz, ezin da jakin zehazki egun zenbat pertsona dauden gaixorik.