Curriculuma hobetzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen ari da UKUE, konfinamendu garaian ere

Zarauzko Hitza 2020ko apirilaren 19a

Laguntza eskatzeko Urola Kostako Udal Elkarteko aholkularitza zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan, lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzita.

COVID-19 gaitzak sortutako krisiaren eraginez, herritar asko etxean daude. Hala, Urola Kostako Udal Elkarteak sare sozialen bidez dei egin die herritarrei, etenaldia curriculuma hobetzeko aprobetxatu dezaten. "Etxean, atera ezinik gauden egunak, curriculumari potentziala ateratzeko aprobetxatu ditzakegu". Beraz, curriculum erakargarri bat egiteko laguntza behar dutenak, Urola Kostako Udal Elkarteko aholkularitza zerbitzuarekin jarri daitezke harremanetan, lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide