Salbideko jaien atarikoa ospatzen ari dira, balkoietan

Zarauzko Hitza 2020ko apirilaren 18a

Salbideko etxeetan Realeko banderak.

Salbideko jaiak antolatu dituzte estreinakoz, eta irailaren 18-20ko asteburuan ospatuko dituzte. Hala ere, larrialdi krisian eta txialdi betean, auzoko bizilagunek une latzari umore ona jarri nahi izan diote, eta jaien atariko gisara, egitarau oparoa antolatu dute gaurko eta biharko.

Apirilak 18, larunbata
10:30. Diana (txistulariak bozgorailutik).
11:00. Musikaz girotuta balkoiak apaindu, Realeko eta Athleticeko banderez (gaur zuten berez Errege kopako finala).
12:45. Kalejira patxangeroa sasikoipetxu abestiarekin.
13:00. Um blem ble!
18:00. Kazerolada.
18:30. Bingoa.
20:00. Txaloak.
20:05. Musika, DJ Davilaren eskutik.

Apirilak 19, igandea
14:00. Um blem ble!
18:00. Kazerolada.
19:00. Batukada.
20:00. Txaloak.
20:05. Musika, DJ Davilaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide