Larrialdi egoerak kirol jarduera guztiak gelditu baditu ere, kudeaketa lanek aurrera jarraitzen dute klubetan. Hala, Alba Menendez eskubaloi jokalari zarauztarrak beste urtebetez luzatu du bere hitzarmena Super Amara Bera Bera taldearekin. Taldeko kapitainak hamabigarren denboraldiari ekingo dio Donostiako taldean.