Bere esanetan, ez da egia aurretik halakorik ezagutu ez dugunik. "Historian, zientzian, literaturan dauzkagu ebidentziak", dio idazleak. Pandemiak izango duen eraginaz galdetuta, pesimista dela dio Lertxundik. "Hobeto esateko, 2008ak egin nau pesimista, ezagutu dugun azken krisi handiak. Gure azken esperientzia traumatiko kolektiboak. Memorian daukagu, oso berri. Ekonomikoa zen krisia, baina hark ere hildako asko ekarri zuen ahaztu bazaigu ere; eta bide bazterrean abandonatutako biktima konta ezinak; eta ordutik pobreziaz gaixo bizi direnak, nik ahal dakit zenbat".
Hemen irakurri daiteke Berriak argitaratutako erreportajea.