Herrietan elikagai azokak itxiko edo bertan behera utziko dituela iragarri du aste honetan Eusko Jaurlaritzak. Erabaki horrek egonezina sortu du sektorean, eta kritika zorrotzak luzatu dizkio sektoreak Lakuako exekutiboari.
Zalantzak ere piztu ditu neurri honek, zer motatako azokei eragingo dien garbi jartzen ez zuelako. Herritar askok pentsatu izan du azokak ixteko erabakiak eragina izango zuela Zarauzko azokan ere. Ez da hala. Apirilaren 9an bertan hala adierazi zion Zarauzko Hitzari, eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak berak txio bat partekatu zuen sare sozialen bidez, esanaz Merkatu Plazak bere horretan jarraituko zuela, koronabirusa ez hedatzeko neurriak gordetzen dituelako.
⏩ MERKATU PLAZA, ZABALIK
— Xabi Txurruka (@XabiTxurruka) April 9, 2020
Merkatu Plaza zabalik da goizero, eta jaiegun bezperatan arratsaldez ere.
Azokak ixteko aginduak ez du Merkatuarengan eraginik, pilaketak ekiditeko eta segurtasun distantziak mantentzeko neurri zorrotzak bermatzen direlako@ZarauzkoUdala ⏩ Zarautz ⏩ pic.twitter.com/3lMExvvp5Y
Zarauzko Udaletik adierazi dutenez, Merkatu Plaza zabalik izango da aurrerantzean ere, goizez bakarrik, eta jaiegunen bezperatan egun osoan.