Proiekturen bat geldiarazi al du egoerak?
Gelak berritu ditugu eta azken ukituak egiten ari ginen. Beraz, ezin izan ditugu azken erosketak egin eta obra bukatu. Egun hauetan argazki berriak ateratzen eta udako prezioak finkatzen ari gara.
Alarma egoera hasi aurretik jaso al zenuten ezeztapenik?
Bai, gutxi. Baina alarma egoera ezarri zutenean zoramena izan zen. Jende izugarrik deitu zuen erreserba bertan behera uzteko: Aste Santukoak, San Jose zubikoak... Uztailera bitarteko erreserba guztiak ezeztatu dizkigute.
Zer eragin izango du beldurrak turismoan?
Hemen inguruan hotel, pentsio, edo landetxe asko daude, eta jende asko behar da negozio horiek mantentzeko. Turismoa jaisten bada, kalteak izango dira.
Eta zuen pentsioan?
Errazagoa da, nire iritziz, jendeak aire zabaleko ostatuetara jotzea, pilaketak ekiditeko, eta gure pentsioa horixe da.