Bertsoak: 'Herritarren arteko zorrak kitatu bapatean'

Zarauzko Hitza 2020ko apirilaren 6a

Inaxio Uria Isastik ondorengo bertso sorta helarazi dio Zarauzko Hitzari, Loreak udan ihintza bezala doinuan idatziak.

                     -1-
Herrixka batean kokatu zen
Ez dut gogoan izena
Baina bitxia bene benetan
barnean gertatzen zena
Hainbat herritarrek harremana
zuten aspaldi etena
Diru zorraren ondorioa
zenez arrazoi zuzena 

                 -2-
Eguraldia ona zegoen
udako egun batean
gizon dirudun bat agertu zen
ostatuaren atean
ta nagusiak adeitsu, ongi
etorria ematean
Berak logela behar zuela
Hurrengo hilabetean

                -3-
Bostehun euroko biletea
jarriaz erakusmahaian
ostalariari esan zion
gauzak argi jarri nahian
Gelak ikusi nahi zituela
egiaztapen lasaian
Diru kontuak argitzekotan
gerora bere garaian


                   -4-
Bostehun euro eskuan eta
ostalaria pozikan
Laisterka batez abiatu zen
aldapan behera karrikan
harakinari lehendikan zuen
zorra kitatu nahirikan
Eta horrela konpondu zuten
xextra behingoagatikan

                    -5-
Harakin horrek zorrak zituen
Arin joan zen hiltegira
Eta bertako arduradunak
harriturikan begira
eskertu zion hala irria
itzuliaz aurpegira
Ta billeteak osatu zuen
hala bigarrengo bira

             -6-
Hiltegikoak ere bazuen
kopuru hortako zorra
Iturginakin hai zuzen ere
Zein egoera gogorra!!
Ta beregana joan zenean
Zuretzat dirua,horra!!
Lehen esanak ahaztu zituen
Hauxe da jende jatorra!!!

                   -7-
Iturginakin gertatzen zena
Argi ta garbi esanda
Emagalduen bisitaria
gustuko zuen parranda
Haiekin zorra orain zuenez
ordaintze hitza emanda
Emakumeen esku eginaz
billeteak hurren txanda

                  -8-
Emagalduek ostalaria
zuten baretu beharra
Berakin zorra berdina zuten
aspalditik,nahiko zaharra
Horra dirua erakusmahaian!!!
Ostalarian zirrara
Bostehunekoak amaitu zuen
herrixkan txango azkarra

                  -9-
Bezero gaiak geletan zehar
egin da sar-irteera
erakusmahaira bideratu zen
zakar samarra jarrera
Bere gustukorikan ez zela
ostatu hartan,bai zera!!!
Horregaitikan eskatu zuen
billetean itzulera

                  -10-
Horrela bada bidaiaria
abiatuz berehala
Herrixka hartan beste giro bat
nagusitu zen,aibala!!!
Zorrak kitatu eta gainera
harremana txit normala
Zalantzik gabe bisita hura
suertatu zen mundiala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide