Urrutiko laguntza zerbitzua eskainiko du KZguneak

Zarauzko Hitza 2020ko apirilaren 2a

KZguneak urrutiko laguntza zerbitzua eskainiko du zentroa itxita dagoen bitartean. Arreta telefonoz eta posta elektronikoz argituko ditu zalantza guztiak.

KZgunea lankidetzan ari da Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten (Google Classroom, Google Drive, posta elektronikoa, bideokonferentzia bidezko eskolak...), eta, horrela, beraien seme-alabei ikastetxeek bidaltzen dizkieten online bidezko zereginetan laguntzeko.

Era berean, hezitzaileak beste edozein arlotako zalantzak eta kontsultei erantzuteko prest egongo dira itxialdiak iraun bitartean.

KZgunearekin harremanetan jartzeko 943-02 36 87 telefono zenbakira dei daiteke edo tutor.zarautz@kzgunea.net posta elektronikora idatzi; arreta ordutegia astelehenetik ostiralera izaten da, 09:00etataik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide