COVID-19 gaitzaren pandemiak sortutako alarma egoeraren barruan, adinekoen nahiz gainerako zentroetan zaintzarako eta erizaintzarako giza baliabideak indartzeko beharra sortu da. Hori dela eta, zaintzaileen eta erizainen premiazko lan poltsa osatzeko ezohiko prozesuak jarri ditu martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan poltsetan izena emateko epea zabalik dago, eta astero eguneratuko dituzte zerrendak, izen emate berriak sartzeko. Sortutako lan poltsak COVID-19ak sortutako egoerak irauten duen bitartean izango dira indarrean.
Deialdiak eta izen emateak
Honako lotura hauetan kontsulta daitezke deialdiak eta izen emateak: