COVID-19 birusak eragindako alarma egoera dela eta, Zarauzko Udalak Gizarte Zerbitzuetako arreta indartu du herritarrentzat. Horrela, adineko pertsonen eta egoera zaurgarrian dauden herritarren eguneroko jarraipena egiten du udalak telefono deien bitartez. Pasa den astelehenetik igandera bitartean 250 dei egin dituztela gaineratu du udalak.
Dei hauen barruan sartzen dira etxez etzeko laguntza zerbitzuari lotutako deiak, telealarmaren erabiltzaileei egindako deiak, eta iaz bakardadearen inguruan egindako azterketan udalak idenfitikatu zituen adinekoei egindako deiak.
Udalak zerbitzua erabiltzeko gonbidapena luzatu du, eta herritarren batek laguntza behar badu, edo egoera horretan dagoen norbait ezagutzen badu, udaleko 010 telefonora deitu dezake, 08:00etatik 18:00etara, egunero. Telefono honetan baliabide desberdinen inguruko informazioa ez ezik, orientazioa eta laguntza zerbitzuak bideratuko direla jakinarazi du udalak. Horrez gain, zerbitzu bera jasoko dute ongizatea@zarautz.eus helbidera idazten dutenek.
Zerbitzu gehiago
COVID-19 birusak eragindako itxialdia dela eta, udalak online edo telefonoz erabiltzeko hainbat zerbitzu gogorarazi nahi dizkie herritarrei.
Indarkeria matxista
Egunero 24 orduz jasotzen dituzte deiak 900-84 01 11 telefonoan.
Bakardadea
Nagusilan Elkarteak bakarrik sentitzen diren adinekoei sostengu emozionala emateko 'Zilarrezko Haria' telefono zerbitzua 900-71 37 71 zenbakian.
Haurtzaroa eta nerabezaroa
Haurtzarorako eta nerabezarorako 'Zeuk Esan' arreta zerbitzua 943-16 61 11 telefonoan.
Laguntza emozionala
Akonpainamendu emozionala jasotzeko 'Itxaropenaren Telefonoa' 900-84 08 45. Informazio gehiago hemen.
Pertsona gorrenzako laguntza
Pertsona gorrei laguntza zerbitzuak bideratuko zaue Euskal Gorrak Elkartetik 944-76 50 52 telefonoan.
Sexu aholkularitza
Zarauzko Udalaren sexu aholkularitza guneak sexuaholkularitza@gmail.com helbide elektronikoan edo Skype bitartez ematen du zerbitzua.
‘Guztion artean’ elkartasun sarea
Bolondres moduan laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak koordinatutako elkartasun
sarearen telefonoa 945-22 22 22
Azkenik, merkatu plaza arratsaldez itxita dagoela gogorarazi du Zarauzko Udalak, ostiraletan eta jai egun bezperatan izan ezik.