Eneko Garmendia nagusi, Egunean Behinen Zarauzko Hitzako taldean

Zarauzko Hitza 2020ko martxoaren 30a

Aizpurua gozotegiak emandako gosari bikoitza eskuratu du Egunean Behin jokoko garaileak. Konfinamendu egoera amaitzean gozatu ahal izango du otorduaz.

Martxoaren 23tik 29rako astean Eneko Garmendia izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. Aizpurua gozotegian gosari bikoitza eskuratuko du. Horretarako, bidali posta elektronikoko mezu bat zarautz@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin, eta egun bizi ditugun baldintza bereziak amaitutakoan saria eskuratzeko aukera izango da.

Taldera batzeko jarraibideak

Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak, baita jokoaren barruko Zarauzko Hitzaren taldeak ere. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago eta azkarrago asmatu, hobeto!

Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, esteka honetan klikatuta sar daiteke Zarauzko Hitzaren sailkapenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide