Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan ondoko saioak daude ikusgai: Baleike.eus-en Molly Bux abeslaria, Karkara.eus-en Joseba Aparicio musikaria, eta Maxixatzen.eus-en eta Uztarria.eus-en Udal Musika Bandetako kideen saioa.
Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan ikus daitezke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.
Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!