Yoseba Peña idazleak gomendo batzuk emango ditu Zarauzko Hitzako irakurleentzat. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Baleike.eus-ek Josu Waliñoren ipuin kontaketa, Uztarria.eus-ek Deñe Garcia-Bravoren musika saioa eta Maxixatxen.eus-ek Andrea Pozoren eta Jose Mari Unanueren saioa.
Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!