Ertzaintzak Zarauzko malekoiaren sarrera-irteerak itxi ditu gaur goizean, herritarrek malekoian edo hondartzan paseatzea ekiditeko. Hilaren 15etik, konfinamendu agindua indarrean badago ere, gaur goizean malekoian barrena paseatzen jendea ari zela azaldu dute Ertzaintzatik. Hori dela-eta, malekoira iristeko sarrera-irteera guztiak ixtea erabaki dute agenteek, eta gogorarazi dute herritarrek etxean geratu behar dutela, konfinamendu neurriak betez.