Josu Txapartegik Txapas-ek eta Marije Zumetak koronabirusari aurre egiteko abesti sorta eskaini dute beren etxetik. Zarauzkoarena ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra: Karkara.eus-ek Ibai Marin eta Libana Taboada musikarien saioa eskainiko du; Baleike.eus-en Roberto Gutierrezek zinema gomendio batzuk emango ditu; Uztarria.eus-ek Felipe Murilloren kontzertua eta Maxixatxen.eus-en Goiuri Epelde idazleak olerki sorta irakurriko du
Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!