Larrialdi Kabinetea sortu dute Zarautzen

Zarauzko hitza 2020ko mar. 20a, 12:16

Larrialdi Kabineteak herriko sorospen eta laguntza zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa kudeatzen lagunduko dio alkateari.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, COVID-19 birusak sortu duen osasun-krisiaren egoera kudeatzeko Larrialdi Kabinetea eratu da Zarauzko Udalean, alkateari laguntzeko helburuarekin. Larrialdiak Kudeatzeko Legearen arabera, Xabier Txurruka alkatea da Zarauzko Udaleko babes zibilaren agintari gorena, eta bere gain hartuko du udalerriko sorospen eta laguntza zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa. Dena dela, alkateari laguntzeko Larrialdi Kabinetea sortu dute, eta hurrengo karguek osatuko dute: Alkateak, 1. alkateordeak, 2. alkateordeak, udaleko idazkari nagusiak, kontu-hartzaileak, Herritarren Segurtasuneko Ofizial Arduradunak, Gizarte Zerbitzuetako arduradunak eta Giza Baliabideetako arduradunak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide