Emakume bat hilik aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Soraluzen, eta haren semea atxilotu zuten handik ordu gutxira, ama hiltzea egotzita. Hilketa matxista salatzeko deialdia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.
Atzo ozen salatu zuten hilketa Soraluzen, eta gaur Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu dute gertaturikoa gaitzesteko deialdia, baita Zarautzera ere: 21:00etan norbere balkoira atera, eta kazolak jota egingo dute protesta.