Bertan behera gelditu dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 16a, 13:13

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeentzat data berririk ez dute jarri, gainera, gaur goizean egindako bileran. Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakariak alderdi guztiekin egin du bilera, koronabirusagatik indarrean jarri duten alarma egoerak bultzatuta. 

Eusko Jaurlaritzak erabaki du apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak bertan behera uztea. Bozentzat data berririk ez dute jarri gaur goizean egindako bileran. Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakariak alderdi guztiekin egin du bilera, koronabirusagatik indarrean jarri duten alarma egoerak bultzatuta. 10:00etan hasita egin dute bilkura Lehendakaritzan, eta han izan dira EAJko Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea, EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegi, Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategi, PSE-EEko Idoia Mendia, PPko Amaya Fernandez eta Equoko Jose Ramon Becerra eta Edurne Baranda; Voxeko inor ez da joan bilerara. 

Bi arrazoi nagusigatik hartu dute erabakia: batetik, ezin delako bermatu osasunari dagionez segurtasuna bermatuko dela; bestetik, sufragio unibertsalerako eskubidea ere ezin delako bermatu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide