Sare sozialen bidez egindako deialdiari erantzunez, hainbat herritar balkoira irten zen atzo gauean txalo egitera. Ekintza horrekin osasun publikoko langileen lana eskertu nahi izan zen. Eskualdeko hainbat herritan entzun izan ziren txalo zaparradak, baita Zarautzen ere.