ELA sindikatuak bertan behera utzi du adinekoen egoitzetako greba

Zarauzko hitza 2020ko mar. 13a, 16:34

Koronabirusak eragindako arazoak konpondu bitartean, bertan behera utziko du sindikatuak greba. Aurrerago jarraituko dute protestekin.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako greba bertan behera utzi du ELA sindikatuak. Koronabirusak eragindako arazoak konpondu bitartean, ez dute protestekin jarraituko. Zahar etxeetan dauden adinekoen osasuna eta arreta “lehen mailako lehentasuna” dela adierazi du sindikatuak. Dena den, egunotan sektore hori esku pribatuetan uztearen ondorioak ikusten ari direla esan dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide