Zuhaitz Eguna eta Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ekitaldia, bertan behera

Zarauzko Hitza

Iazko Zuhaitz Eguna, Zingira Basoan. (Hitza)

Bi hitzordu zeuden iragarrita igande honetarako, eta biak ala biak bertan behera utzi dituzte koronabirusa dela medio. Lehena, udaleko Ingurumen Departamentuak antolaturiko Zuhaitz Eguna zen, Emakume Zientzialarien Basoan, eta bestea, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren harira, EAJ, PSE-EE eta Podemos Equo-Berdeak udal taldeek Arrosategian deituriko ekitaldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide