Bihartik aurrera ikastetxe guztiak itxita egongo dira

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 12a, 12:18

Eusko Jaurlaritzak esan berri duenez, bihar itxita egongo dira Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe guztiak. Birusa zabaltzea ekidin nahi da horrela, "umeek gaitza zabaltzeko erraztasuna dutelako", Nekane Murga Osasun sailburuaren arabera. Eskualdean bestelako neurriak ere ari dira hartzen. Hemen oraingoz HITZAk bildutako datuak. 

Oraingoz ez dute baieztatu koronabirus kasurik Urola Kostan, baina urrun zirudiena gerturatu egin da, bai behintzat neurriei dagokienez: Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe guztiak ixtea erabaki berri du Eusko Jaurlaritzak. Bihar, beraz, ez da zabalik egongo ez haur eskolarik, ez ikastetxerik, ez unibertsitaterik ikasleentzat. Arabakoak itxi zituzten aurrena, eta orain zabaldu egin du erabakia Eusko Jaurlaritzak. Irakasleek, ordea, lanean jarraituko dute, ikasleek ikastetxetik ikasten jarrai dezaten materiala prestatzeko.

Nekane Murga Osasun sailburuak jakinarazi du erabakia prentsaurrean 13:00etan. Esan du “umeek birusa zabaltzeko erraztasuna dutela”, eta birusa gehiago zabaltzea ekidin behar dela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide