Moto gidari batek istripua izan du Zarautz eta Getaria arteko bidean

Zarauzko Hitza 2020ko martxoaren 11

Zauritu bakarra izan da istripuan eta, Ertzaintzak jakinarazi duenez, Donostiako Ospitalera eraman dute.

12:00ak baino lehentxeago istripua izan du moto gidari batek N-634 errepidean, Zarauztik Getariarako noranzkoan. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute, eta orain ibilgailua bidetik kentzeko lanetan ari dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez ez da bestelako kalterik izan ezbeharrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide