Itsasoak hondar ugari eraman du dunetatik

Aritz Mutiozabal 2020ko martxoaren 10a

Bart gaueko itsasgoraren eraginez, itsasoak hondar ugari eraman du Zarauzko dunetatik. Ondorioz, hareazko horma zorrotz bat bihurtu du. Kalteak ere sorrarazi ditu.

Dunetara ez sartzeko zegoen hesituraren zati handi bat apurtu du itsasoak eta biotopoko oinezkoentzako pasabideko lehen eskailerako heldulekuak matxuratu ditu; eskailerak ez dira hondarretara iristen, metro eta erdi pasako altuerarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide