Hiru lagun hil ziren Hernaniko Osinaga auzoan larunbat gauean izandako auto istripuan. Autoa errepidetik Urumea ibaira erori zen eta, bertan zihoazen bost lagunetatik bik lortu zuten beren kabuz onik ateratzea. Gainontzeko hiruren gorpuak atzo gauean aurkitu zituzten, bilaketa lanetan aritu ondoren. Hiru hildakoetako bat, 58 urteko gizona, Zarauzko bizilaguna zela baieztatu dio Ertzaintzak Zarauzko Hitzari.