M8, Emakume Langilearen Eguna

Martxoaren 8an egingo duten dantza entseatuko dute gaur arratsaldean

Zarauzko Hitza

Txiletar feministen dantza entseatuko dute, igandean 12:00etako manifestazioan elkarrekin dantzatzeko. Entsegua amaitzean, kazerolada egingo dute.

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Koordinadora Feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte Zarautzen. Gaur arratsaldeko 18:00etan entsegu irekia egingo dute Lege Zaharren Enparantzan. Txileko feministen performance esanguratsua euskaraz entseatuko dute, igandean 12:00etan izango den manifestazioan elkarrekin egiteko. Hauek dira abestiaren koreografia eta hitzak.

Entseguaren ondoren, protestarako kazerolada egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide